XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II-Ordezk: Lizarragak bialduak gaituzu, eta berak esan digunez, Karlisten Gerra-Batzarreko izendatu nai zaitu zu eta zure baiezkoa nai luke.

SANTA KRUZ: Arritzen naiz... Nik dakidala, ez gera oso lagun miñak izan biok, ez gerra aurretik eta ez gerratean... eta oso ezberdiñak dira ere gu bion gerra ikuspegiak. Neretzako mendian egin bear da gerra, eta ez areto eder batean eserita...

I-ORDEZK: Baiñan ezin ukatu dezu, ala ere, zuek biok, eta zuen bion mutillak alkartuta, indartsuagoak izango lirakeela karlisten tropak..

SANTA KRUZ: Ala izango lirake bear bada, baiñan nere barruak ezetz esaten dit. Ez bait da iñoiz ona izan Lizarragaren nereganako jokabidea.

Kendu egin zidan berak, niK nere mutillentzat, Nantestik ekarritako kañoia, eta Aiako artan askotan eskatu nizkion kartutxoak, bidalduko zizkidala agindu ere baiño bialdu ez!! Eta orregatik galdu genduan gure babes leku eder ura... Liberalak nere buruari salneurria ipiñi zioten artan ere, nere azpi-joko bat izan zala ura, esan zidan... Ikusten danez bada, Lizarraga eta ni ez gera kaiola batean gordetzeko txori bi...

III-ORDEZK: Apaiza zeran aldetik bederen...

SANTA KRUZ: Egia diozu eta, apaiza naizen aldetik gauza asko gorde bear izan ditut nere kolkoan iñori ezer esateke... Eta auetako bat auxe izan da: Montserrat, liberalen koronela preso egin nuanean, Lizarragaren paper bat kendu nion, eta au esaten zion bertan: Santa Kruz atxilotzeko eta tiroz iltzeko. Eta eman zenidala ordubete iltzeko ondo prestatu nedin... Eta esan zaidazute orain zuek, zer egin nezakedan nik... (Eta ikusleen eskubi aldetik izkutatuko dira Ordezkariak burua makur. Eta ikusleen ezker aldetik Santa Kruz.)

IRUGARREN EKIÑALDIAREN AMAIERA